XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ale honetako antzerki-lan biok
ANTZESLEAK.
- Etxebarri soldadua
Bulego zahar, ilun triste bat ikusiko da, honelaxe gitxi gora behera: Eskoiko horman, fitxero zahar batzuk, egutegi haundi bat eskegita eta erregearen kuadrua.
Aurrez aurreko horman, eskoitik exkerretarantz: leiho bat, itxita; mahaia, atzean fitxero batzuk (karpeta zaharrak etab), eta beste leiho bat, hau ere itxirik: erdi erdian, orman zuri zuri nahiko.
Ezkerrekoan, fotokopiagailu bat mahaitxu batean, idazmakina bere karrutxuan.
Hor hemen aulki batzuk.
Irrati bat ere jarri behar da, antzesleek biztu eta amatatzeko eran.
Ikusten ez dan horman, ezkerretara dago atea, ate bakarra gainera.